Gizartea -

Elurra

Elurteei aurre egiteko egitasmoaren lehen fasea martxan jarri du Gasteizko Udalak

Hiriaren erdiguneko errepideak garbitzeko hamar makina prest dituzte. Bitartean, beste hamaika makinak baserrialdeak garbituko dituzte.

Elurra Gasteizen. Artxiboko argazkia: Jose Maria Alonso
Elurra Gasteizen. Artxiboko argazkia: Jose Maria Alonso
Elurra Gasteizen. Artxiboko argazkia: Jose Maria Alonso

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurteei aurre egiteko egitasmoaren '1 fasea' martxan jarri du Gasteizko Udalak; izan ere, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia eta alerta laranja ezarri ditu, datozen egunetan elurra botatzea espero baita.

Hiriaren erdiguneko errepideak garbitzeko hamar makina prest ditu Udalak. Bitartean, beste hamaika makinak baserrialdeak garbituko dituzte, Udalak berak agiri batean jakitera eman duenez.

Espaloiak eta oinezkoentzako ibilbideak ohiko dispositiboak garbituko ditu, hau da, Udaleko langileek eta FCC enpresako beharginek, beste 20 bat makinarekin.

Elur-kota 300-500 metrotan kokatuko da arratsaldean, eta azken orduan 200 metrotara jaitsiko da. Horregatik, 18:00etan alerta laranja ezarri dute. Gauean, prezipitazio ahulak izango dira, baina tarteka txingorra bota dezake.

Asteartean alerta laranja indarrean izango da, 12:00ak arte. Elur-kota 100-300 metrotan kokatuko da; eguerdian gora egingo du (400-600 metro). Eguneko azken orduan berriz behera egingo du elur-kotak (200-400 metro).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea