Gizartea -
Elkarrizketa baten aurrerapena
NBE: 'Aita Santuaren preserbatiboaren adierazpenak ongietorriak dira'
"Aita Santuak eta Vatikanoak ihesa munduko gaitz larriena dela ulertzen dutela erakusten du jarrera horrek".
Erredakzioa
Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiaren esanetan, Benedikto XVI. aita santuak preserbatiboaren inguruan egindako adierazpenak "ongietorriak" dira eta ihesaren arazoa ulertzen duela erakusten dute.
NATOREn goi-bileran izan da ostiralean eta larunbatean Ban Ki-moon eta Ratzingerren adierazpenak txalotu ditu.
"Jakina da Aita Santuaren eta Vatikanoaren jarrera oso tradizionalak izan direla", adierazi du NBEko idazkari nagusiak astelehen honetan Lisboako Publico egunkariak argitaratuko duen elkarrizketa batean. Portugaleko egunkariak aurrerapen bat eskaini du bere edizio digitalean.
"Milioika lagun gaixotzen dituen munduko gaitz larriena dela ulertzen dutela erakutsi dute Aita Santuak eta Vatikanoak jarrera horrekin, eta elkarrekin lan egin behar dugu", azpimarratu du.
Preserbatiboaren erabilera "zenbait kasutan" justifikatu du Ratzingerrek asteartean, azaroaren 23an, salgai jarriko duten Aita Santua, Eliza eta denboraren seinaleak. Benedikto XVI. aita santuarekin elkarrizketa liburuan.