Gizartea -

Gertakaria

Aurpegiko hezurrak txikitu dizkio eztabaida batean, Gasteizen

20 urteko ustezko erasotzailea, gizonezkoa, atxilotu dute eta biktimari ebakuntza egin behar izan diote zauri larrien ondorioz. Trafikoari buruz sesioan ari zirela gertatu omen zen erasoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Ertzaintzak beste gizon bati, trafikoari buruzko eztabaida bat medio, aurpegiko hezurrak txikitzea leporatuta. Biktimari ebakuntza egin behar izan zioten zaurien ondorioz.

Herrizaingo Sailak azaldu duenez, ustezko erasotzailea atzo atzeman zuten, baina gertakaria ostegunean izan zen Arabako hiriburuko Voluntaria Entrega kalean.

Aipatu iturrien arabera, erasotzaileak gurpilak aldatzeko giltza batekin jo zion biktimari, alde egin aurretik.

Zaurien ondorioz, biktima ospitalera eraman behar izan zuten eta ebakuntza egin, izan ere, aurpegiko hezurrak txikituta zituen.

Ertzaintzak ikerketa egin zuen eta, atzo, ustezko erasotzailea atxilo hartzea lortu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea