Gizartea -

Gertakizuna

Emakume bat hilda topatu dute itsasoan, Lekeitio eta Ondarroa artean

Urpekari batek topatu du gorpua, kostaldetik gertu.

Zenbait ertzain eta hileta-auto bat Ondarroako (Bizkaia) portuan. Irudia: EiTB
Zenbait ertzain eta hileta-auto bat Ondarroako (Bizkaia) portuan. Irudia: EiTB
Zenbait ertzain eta hileta-auto bat Ondarroako (Bizkaia) portuan. Irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hilda topatu dute gaur arratsaldean itsasoan, Lekeitio eta Ondarroa artean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Gorpua urpekari batek aurkitu du, 14:30ean. Ondoren, Gurutze Gorriak jaso egin du, eta Ondarroako portura eraman du.

Hilotza usteltzen hasita zegoen. Horregatik, uretan hainbat egun zeramatzala uste dute.

Oraingoz ez dute identifikatu hildakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lekeitio Ondarroa Lea-Artibai