Gizartea -
GIPUZKOA
Etxebizitza eraikin bat hustu dute Donostian, sute baten ondorioz
Goizaldean piztu da sua Iparragirre kaleko etxebizitza batean, baina ez da inor zauritu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sute bat piztu da goizaldean Donostiako Iparragirre kaleko etxebizitza batean, eta, horren ondorioz, sei solairuko eraikina hustu behar izan dute. Dena den, ez da inor zauritu.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldeko ordu bata aldera piztu da sua Gros auzoko Iparragirre kaleko lehen solairuko etxebizitza batean. Suhiltzaileak bertaratu dira eta, badaezpadako neurri gisa, eraikina jendez hustu dute.
Antza denez, berogailu batean hasi da sua, eta garrak piztu diren etxebizitzan kalte material handiak eragin ditu.
Sua itzali eta eraikina aireztatu ostean, bizilagunak etxera itzuli dira, sua piztu den etxebizitzakoak izan ezik.