Gizartea -

Aurrekontuak

PPrentzat lehentasunezkoa da lanbide heziketa

Iñaki Oyarzabal PPren idazkari nagusiak itunpeko zentroen finantziazio osoa lortu nahi du 2-3 urteren buruan diru-laguntza zehatzekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak Hezkuntza jarri du helburu gisa eta alor horren barruan, bere apustua 2011ko Aurrekontuetan lanbide heziketa izango da eta horrekin batera, zentro berriak eraikitzea eta irakasleak trebatzea.

Iñaki Oyarzabal PPren EAEko idazkari nagusiak hezkuntzan jarriko dituzten zuzenketak aurkeztu ditu.

Datorren urteko Aurrekontuetan sei milioi euro ipini nahi ditu ikastetxe hitzartuen finantziazioa gehitzeko eta datozen bi-hiru urteetan finantziazioaren % 100ra iristeko konpromisoa hartu dute. PPk esan du lanbide heziketaren aldeko apustua ezinbestekoa dela enplegua sortzeko.

Bestalde, popularrek 200 mila euro erabili nahi dituzte Hezkuntza Sailak informazio kanpaina egin dezan hezkuntza ereduen gainean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea