Gizartea -
Ezbeharra mendian
Vall d'Araneko elur-jausiak oso larri zauritu zuen pertsona euskal herritarra da
44 urteko zauritua Vall de Boin (Lleida) bizi da. Hasiera batean, Viellako ospitalera eraman zuten, baina zaurien larritasuna ikusita, azkenean Bellvitgera (Bartzelona) eraman behar izan zuten.
Agentziak | Erredakzioa
Valle de Conanglesen (Vall d’Aran), atzo, gertatu zen elur-jausiak oso larri zauritu zuen 44 urteko gizona euskal herritarra da, nahiz eta Vall de Boin (Lleida) bizi, Bartzelonako Unibertsitatearen Goi-mendiko ikerketa zentro batean.
Ezbeharrean, bi pertsona hil ziren. Istripua 10:00ak aldera gertatu zen ostegunean, biktimak ikerketa lanak egiten ari zirenean.
44 urteko Unai Perez de Arenaza mendizale bergararra hildakoetako bat izan zen. Perez de Arenaza Les Bordes de Vilallerren (Lleida) bizi zen. Bigarren hildakoa Benasqueko (Aragoi) 39 urteko bizilagun bat zen.
Bartzelonako Unibertsitatearen Goi-mendiko ikerketa zentroko kidea oso larri zauritu zen pertsona bakarrik da. Bi hildakoak zientzialariaren lagunak ziren, baina baita eskarmentu handiko eskiatzaileak ere, Esquadra Mossoek baieztatu dutenez.
Hasiera batean, Viellako ospitalera eraman zuten, baina zaurien larritasuna ikusita, azkenean Bellvitgera (Bartzelona) eraman behar izan zuten.
Hildakoen gorpuak Lleidako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman zituzten, bertan autopsia egiteko.