Gizartea -

Jardunaldiak Donostian

Klima Aldaketaren aurka 'formula berriak' proposatu ditu Lopezek

Lehendakariak Donostian izan den 'Mundu iraunkor baterantz. Zeregin partekatua? Maila anitzetako gobernantza eta sinergia publiko-pribatuak' konferentziaren hasiera-ekitaldian parte hartu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariaren ustez, estatuek, eskualde gobernuek eta tokiko erakundeek garapen iraunkorraren alde batera egin behar dute lan. Erakundeek arazo globalen aurrean diagnostikoak egiteko, diseinatzeko eta irtenbideak bilatzeko konpromisoa hartu behar dute, lehendakariaren ustez, eta jorretarako, "ideia berriak, metodo berriak eta erabakiak adosteko formulak bilatu behar dituzte".

Lehendakariak Donostian izan den ''Mundu iraunkor baterantz. Zeregin partekatua? Maila anitzetako gobernantza eta sinergia publiko-pribatuak'' konferentziaren hasiera-ekitaldian parte hartu du.

Bere hitzaldian, hitz hauek esan ditu: "Ezin da galdu gure ekintzek planetan daukaten eraginaren ikuspegia". Beraz, ekintza horietaz "jabetu beharra" dagoela esan du. Bestalde, hazkunde ekonomikoa eta ingurumen eragina bananduta aurrerapenaren aldeko apustu irmoa egitearen alde mintzatu da. Horretarako, "lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasun konpromisoa" behar da, Lópezen arabera.

Lehendakariak nabarmendu duenez, klima aldaketaren aurkako borrokarako ekintzen % 80 inguru administrazio azpiestatalen esku daude eta Eusko Jaurlaritzak "gizarte ongizatearekin eta ingurumen balioak zaintzearekin" lotutako garapen ekonomiko baten aldeko apustu argia egiten du. Ildo horretan, Klima Aldaketaren aurkako Euskal Legearen oinarrizko zutabea izango den EkoEuskadi 2020 estrategia aipatu du.

Era berean, energia kontsumoan energia berriztagarriek daukaten pisua handitzeko borondatea erakutsi du, baita Euskadi "herritar askez, solidarioz, iraunkorrez eta lehiakorrez osatutako gaitasunaren metropoli" bihurtzekoa ere. Bere ustez, beste eskualde batzuekin elkartu beharra dauka, "indartsuagoa" izateko eta "kutsadura bakarra giza beldurrek eta pasioek eragindakoa" izango den mundu baterantz joateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea