Gizartea -
Kadete mailan
Irain matxistak emakumezko arbitro bati, Hernani eta Eibarren arteko partida batean
Partida jokatzen ari ziren bi taldeek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gertatutakoa baztertu dute, iraindutako emakumeari babesa adierazteaz gain.
Agentziak | Erredakzioa
Emakumezko arbitro bati kadete mailan Hernanik jokatutako partida batean egindako irain matxistak salatu dituzte Eibar Kirol Elkarteak eta Hernaniko Kirol Taldeak. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere baztertu egin du gertaera.
"Ikusle talde batek" gazte horren aurka esandako "irain eta mespretxu matxistak" gaitzetsi ditu Foru Aldundiak ohar batean. Horrez gain, "Lehiaketa Batzordeari eta kirol federakuntzei jarduera horien aurka ekitea, salatzea eta behar bezala zigortzea" eskatu du.
Eibar Kirol Elkarteak ere irainak "gaitzetsi eta salatu" ditu Twitter bidez zabaldutako ohar batean. Horren arabera, "ez dituzte halako jokabideak inondik inora partekatzen eta onartzen".
"Irainak ikertuko ditugu, dagokion neurriak hartzeko. Elkartasuna arbitroarekin", amaitu dute mezua Eibarko arduradunek.
Hernaniko Kirol Taldeak, bere aldetik, gertatutakoa salatu du Twitter bidez, jarrera "matxistak" ez dituztela onartzen azpimarratzeaz gain. Izan ere, arbitroan lanarekiko errespetua defendatu dute "guztiaren gainetik".
Gipuzkoako Arbitroen elkarteak ere erasoa salatu du Twitter bidez: