Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Bikotekide ohia erasotzen saiatu da eta ondoren autoko kristala apurtu du, Bilbon
Ustezko erasotzailea, 21 urteko gizonezkoa, atxilotu dute, genero indarkeria delitua leporatuta.
agentziak | erredakzioa
Emakume batek bikotekide ohiaren eraso-saiakera bat pairatu du Bilbon. Gainera, erasoaren unean auto batean zegoen lagun batekin, eta ustezko erasotzaileak -21 urteko gizonezkoa da- aurreko kristala hautsi du. Ertzaintzak atxilotu egin du.
Erasoa gaurko, asteartea, 03:10ean izan da. Lekuko batek eman du abisua, Aldamiz Mendia kalean bi gizonezko borrokatzen ari zirela ikusita. Bertaratu diren ertzainek bi gizonak aurkitu dituzte aipatutako kalean; horietako batek zauriak zituen esku eta belaunetan, emakumea ere bazegoen eta kristala apurtuta zuen auto bat ere bai.
Antza denez, agenteek hiru pertsona horiekin hitz egin ondoren ondorioztatu dutenez, emakumea lagun batekin heldu zen aipatutako lekura, autoz, eta orduan bikotekide ohia agertu da, autoa irekitzen saiatu, eta pilotuaren ondoko leihoa kolpatzen hasi da.
Egoera horren aurrean, gidaria autoa leku horretatik ateratzen saiatu da, baina erasotzailea kapotera igo eta aurreko kristala apurtu du, ukabilkadaka eta ostikadaka.
Ondoren, autotik jaitsi eta, emakumearekin zegoen gizonaren arabera, atxilotua neskari eraso egiten saiatu da, baina berak atxiki du, agenteak heldu bitartean.
Ertzainek, hortaz, ustezko erasotzailea atxilotu dute eta Basurtuko Ospitalera eraman dute, medikuek arta zezaten.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan