Gizartea -
TRAFIKOA
A-8a berriro zabalik Muskizen, Kantabriarako bidean, auto-istripu larriaren ondoren
Kamioi eta auto baten arteko istripuaren ondorioz auto-ilara luzeak sortu dira goizean. 15:30ak aldera, ordea, ibilgailuak erretiratu dituzte eta egoera bere onera itzuli da.
Agentziak | Erredakzioa
A-8 autobidea itxi dute astearte goizean Muskizen (Bizkaia), Kantabriarako bidean, bi ibilgailuren arteko istripua izan ondoren. Ezbeharraren ondorioz, autobidea erabat itxita egon da hainbat orduz, eta auto-ilara luzeak sortu dira.
Hala ere, 15:30ak aldera istripua izan duten ibilgailuak erretiratu dituzte eta bidea guztiz zabaldu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb-eusi jakinarazi dionez.
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute 135. kilometroan, 11:30ean, eta auto-gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da. Ondorioz, errepidea itxi behar izan dute, gidaria atera eta errepidea erabat garbitu duten arte.
Ertzaintzaren patruilak bertaratu dira, trafikoa bideratzeko, eta auto-ilarak sortu dira inguruetan.