Gizartea -

Eusko Jaurlaritza

Lanbide Heziketa ziklo berriak ezarri nahi ditu Celaak

Hezkuntza Sailak, besteak beste, on-line prestakuntzarako ikastetxe berezia sortu nahi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanbide Heziketaren III euskal plana aurkeztu du gaur Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak Lanbide Heziketaren Euskal Kontseiluan.

Celaak esan duenez, eztabaidarako plana da hau, eta 2011- 2013 urteetarako prestatu dute.

Celaak berebiziko garrantzia eman dio kualifikazioa hobetzeari; izan ere, aurreikuspenek diotenez, 2020rako Europan 12 milioi lanpostu gutxiago egongo dira kualifikazio maila baxua dutenentzat.

Hezkuntza Sailak, besteak beste, Lanbide Heziketa ziklo berriak ezarri nahi ditu eta on-line prestakuntzarako ikastetxe berezia sortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea