Gizartea -

Bilboko elizbarrutia

Joseba Segura izango da Bilboko bikario jeneral berria

Horrez gain, Aita Santuak hala erabakita, Mario Iceta Bilboko gotzainak laguntzailea izango du.

Joseba Segura Etxezarraga. Argazkia: EiTB
Joseba Segura Etxezarraga. Argazkia: EiTB
Joseba Segura Etxezarraga. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Segura Etxezarraga presbiteroa izango da Bilboko elizbarrutiko bikario jeneral berria, 2018-2019 ikasturtetik aurrera, Angel Maria Unzueta Zamalloaren lekua hartuta.

Horrez gain, eta Aita Santuak hala erabakita, Bilbon gotzain laguntzailea izango dute berriro.

Mario Iceta gotzainak eman ditu bi berriak, Ostegun Santu honetako mezan.

Joseba Segura 1958. urtean jaio zen Bilbon. 12 urtez Ekuadorren aritu da eta egun Otxarkoaga-Txurdinagako parrokoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gaurko titularrak Eliza Katolikoa