Gizartea -

SUTEA

Sute batek etxe bat kiskali du, Cascanten

Atzo, 19:20 aldera, jaso zuen abisua SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuak. Suhiltzaileak iritsi zirenerako, sua zabalduta eta etxearen teilatua erortzear zeuden.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxe bat kiskalita geratu da, sute baten ondorioz, Cascanten. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, kalte materialak handiak izan dira, baina  inork ez du minik hartu.

Atzo, 19:20 inguruan jaso zuen abisua SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuak, eta suhiltzaileak esandako lekura iritsi zirenerako, sua eraikin osoan zabalduta zegoen, eta teilatua, erortzear.

Tutera, Tafalla eta Azkoiengo suhiltzaileek hartu zuten parte itzaltze lanetan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Tutera albisteak Suteak argazkiak Eguneko albisteak Tafalla bideoak Eguneko albisteak Azkoien