Gizartea -

Bilbo

66 urteko gizon bat desagertu da Artxanda mendian

Gizona Arangoiti auzoko bizilaguna da, eta martxoaren 26tik dago desagertuta.

Arangoitiko 66 urteko gizon baten bila ari dira Artxanda inguruan

0:49

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza, DYA, Gurutze Gorria eta suhiltzaileak 66 urteko gizonezko baten bila ari dira Artxanda mendian, Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gizona Arangoiti auzoko bizilaguna da, eta martxoaren 26tik dago desagertuta. Senideek salaketa jarri zuten, eta orduan bilaketa protokoloa jarri zen abian.

Senide baten arabera, gizonezkoa Artxanda menditik ibili ohi zen. Horregatik, eremu horri zorrotz arakatzen ari dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Artxanda albisteak Deusturen azken ordukoa