Gizartea -

Bilbo

Artxanda inguruan desagertutako gizonaren bilaketa-lanak berriabiarazi dituzte

Gizona martxoren 26an desagertu zen eta, senideek salaketa jarri ostean, bilatzeko protokoloa abiarzi zuten atzo arratsaldean, baina ez zuten topatu.

Artxandan galduta
Artxandan galduta
Arangoitiko 66 urteko gizon baten bila ari dira Artxanda inguruan

0:49

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta Suhiltzaileak Artxanda inguruan desagertu zen Arangoitiko 66 urteko bizilaguna (Bilbo) bilatzen hasi dira berriz gaur, asteazkena, goizean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gizona martxoren 26an desagertu zen eta, senideek salaketa jarri ostean, bilatzeko protokoloa abiarzi zuten atzo arratsaldean.

Senide batek adierazi zuenez, gizona Artxandako inguruetan ibili ohi zen, hori dela eta, Bilboko mendi horretan hasi zen bilaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Deustori buruzko albisteak