Itxi

2018/04/04

12:35

Gizartea

Gaixotasuna

Ataxiari aurre egiteko tratamendu bat bilatuko du Nafarroako Unibertsitatea Klinikak

Agentziak | Erredakzioa

Egitasmoak 150.000 euroko aurrekontua izango du datozen hiru urteetan. Paziente bakoitzarentzako tratamendu bat bilatu nahi dute, eritasunaren ondorioak geldiarazteko.

  • Laborategi bat. Artxiboko irudia: EiTB

    Laborategi bat. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ataxiak (AT) jotako gaixoen bizi-kalitatea hobetu ahal izateko, tratamendu baten bila ikerketa proiektu bat abiatuko du Nafarroako Unibertsitate Klinikak. Eritasun genetiko eta neurodegeneratiboa da, eta 30 bat umeri eragiten die Espainiako Estatuan.

Aefat gaixoen senideen elkarteak gaur jakitera eman duenez, ikerketa bertan abiatzea erabaki du aholku ematen dien batzorde zientifikoak, Felipe Prosper eta Borja Saez ikertzaileek zuzenduta. Elkarteak Gasteizen du egoitza.

Egitasmoak 150.000 euroko aurrekontua izango du datozen hiru urteetan. Paziente bakoitzarentzako tratamendu bat bilatu nahi dute, gaixotasuna sendatzerik ez dagoen bitartean eritasunaren ondorioak geldiarazteko.

 

30 bat gaixo daude Espainiako Estatuan

 

Ataxiari aplikatuta Espainian egingo den ezaugarri horietako lehen ikerketa izango da.

Esan bezala, AT eritasun genetiko eta neurodegeneratiboa da. Gainera, gutxi gorabehera 9 urte dituenean gaixoa gurpil-aulkira zigortzen du. Organo ugariri eragiten die, immunoeskasia eta arnasteko arazoak sortzen ditu, eta baita minbizia garatzeko aukera gehiago ere.

Aefat gaixotasuna gizarteratzeko lanean eta eritasuna ikertzeko dirua biltzen ari da. Horretarako, ekitaldiak antolatzen ditu, besteak beste, Gasteizko Aitzina Folk Jaialdia.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;