Gizartea -

GIPUZKOA

Emakumezko baten gorpua aurkitu dute Oria ibaian, Ordizian

Goizean aurkitu dute hilotza Aita Urdaneta auzoan, ibaia zeharkatzen duen zubiaren azpian. Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Oria ibaian, Ordizian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eusi baieztatu dionez. Antza denez, 63 urteko Ordiziako bizilaguna da hildakoa.

10:30ak aldera aurkitu dute hilotza Aita Urdaneta auzoan, ibaia zeharkatzen duen zubiaren azpian. Uretatik atera ostean, Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute eta datozen orduetan egingo diote autopsia.

Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren zergatiak argitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea Albisteak Gaur Ordizia albisteak Eguneko albisteak Ibaiak