Gizartea -
Berdintasuna sustatzeko
Bikote homosexualen arteko indarkeria matxistatzat jotzea eskatu dute
Lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen Espainiako Konfederakundeak salatu duenez, homosexualen arteko indarkeria bi ezezagunen arteko indarkeriatzat jotzen ari da.
Erredakzio
Sexu bereko bikoteen arteko indarkeria kasuak Indarkeriaren Aurkako Neurrien Legearen barruan sartzeko informazio kanpaina abian jarri du Lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen Espainiako Konfederakundeak.
Elkartearen arabera, indarkeria mota hori bikote homosexualen artean ematen da ere, eta "errealitate ikusezina" dela salatzen dute; izan ere, "orokorrean" ez dira kasu horiek "salatzen edo ez dira zenbatzen", beraz, biktima horiek "babesik gabe" daude.
"Homosexualen arteko indarkeria bi ezezagunen arteko indarkeriatzat jotzen ari dira justizia epaitegietan, eta bikote heterosexual eta homosexual batek osatzen duten familia berdina da", esan du Paco Ramirez elkarteko bozeramaileak.