Gizartea -
Gertakizuna
Zumarragako sendi bat toxikatu egin da, berogailu baten gasa arnastuta
Aita, ama eta 7 eta 11 urteko seme-alabak ospitaleratu behar izan dituzte, baina badirudi ez daudela larri.
Erredakzioa
Zumarragako sendi bat (aita, ama eta 7 eta 11 urteko bi ume) ospitalera eraman behar izan dituzte gaur goizaldean, ikatz bidezko berogailu baten karbono monoxioa arnasteagatik.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak informatu duenez, badirudi ez daudela larri.
Gertakizuna 04:00etan jazo da, Esteban Orbegozo plazako etxebizitza batean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea