Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Seme-alaben zaintza galaraziko diete tratu txarrak eman dituztenei
Ministroen Kontseiluak legearen aldaketa bideratuko du bihar, emakumeei tratu txarrak eman dizkietenek herentziarik ere jaso ez dezaten.
Erredakzioa
Ministroen Kontseiluak argi berdea emango dio bihar legearen aldaketak bideratzeko prozesuari emakumeei tratu txarrak eman eta epai irmoa dutenei seme-alaben zaintza galarazteko eta biktimen herentzia jasotzea debekatzeko.
Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, emakumeen kontrako indarkeriaren nazioarteko eguna izaki, bihar neurri-sorta bat eztabaidatuko dute ministerioek, orohar, kode zibilaren inguruan.
Alfredo Perez Rubalcaba ministroak iragarri zuen aldaketa horiek urtarrilean iritsiko direla. Ezaugarri nagusiak tratu txarrak eman dituztenei seme-alaben zaintza mugatzea eta biktimen herentzia ez jasotzea izango omen dira.
Aldaketa horiek eragina izan dezakete aseguruetan, izan ere, tratu txarrak egin dituztenei biktimekin sinatutako aseguruen onuradun izatea galaraziko diete.