Gizartea -
Guda irratian
SER kateak auzitara eraman du COPE, plagioa egotzita
'Tiempo de Juego' irratsaioan 'Carrusel Deportivo' SER kateko saioaren formatua kopiatzea egotzi diote COPEri, eta kautelazko neurri gisa, auzia argitu arte, saioa emateari uzteko eskatu dute.
Erredakzioa
SER kateak demanda jarri du COPE katearen kontra, ''Carrusel Deportivo'' irratsaioaren formatua plagiatu izana eta lehia desleiala egotzita, PRISA Taldeko irrati kateak gaur komunikatu baten bidez iragarri duenez.
Demandan SER kateak sortu eta COPEren '' Tiempo de Juego'' saioan kopiatu duten formatua erabiltzeari uzteko eskatu dute. COPEren kirol erredakziora Paco Gonzalez eta Pepe Domingo Castaño heldu direnetik, SER irrati-katean aritu diren 50 bat profesional sartu dira lanean udatik hona.Ondare-kaltea egotzita, kalte-ordaina ere eskatu dute (epaiak zehaztu beharko du kopurua), eta COPEk denboraldi honetan ''Tiempo de Juego'' irratsaioan publizitate bidez lortutako diru-sarrerak kontrolpean hartzea eta gordailuan uztea.