Gizartea -
Lapurreta
'El Muki'ren laguntzaile bat atxilotu du Ertzaintzak Beasainen
19 urteko gaztea harategi batean lapurtzeagatik atxilotu dute bart. Antza, iragan urrian Goierriko gazte baten bahiketan parte hartu zuen, 'El Muki'rekin batera.
Erredakzioa
19 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Beasainen, harategi batean indarra erabiliz lapurtzea leporatuta. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, ''Muki'' izeneko ohiko gaizkile batekin erlazionatuta egon daiteke; iragan urrian, ''Muki''rekin batera, Goierriko gazte bat bahitzea egotzi dio poliziak.
Operazio berdinean 14 urteko adingabea ere atxilotu dute. Lekukoek azaldu dutenez, harategitik furgoneta batera merkantzia atera egin dute, garaje baten ondoan. Ertzaintzak harrapatu egin ditu, nahiz eta ihes egiten saiatu diren.
Atxilotutako gaztea beste lapurreta bitan auzipetu dute: batetik, harategi batean lapurtzea egotzi diote eta bestetik okindegi batean lapurtzea leporatu diote. Lapurreta bietan atea apurtu du dendetan sartu ahal izateko.
Behin tramite guztiak eginda daudenean epailearen aurrera eramango dute.
Azaroko bigarren astean Goierriko bizilagun ugari Beasaineko udaletxean bildu ziren Ordizian ''El Muki'' gaizkileak egindako bahiketagatik protesta egiteko.