Gizartea -
Trafikoa
182 km/h-ko abiaduran eta drogatuta zihoan emakume bat salatu dute Nafarroan
Bestalde, gidari berri bat salatu dute Iruñean, 191 km/h-ko abiaduran joategatik. Foruzaingoak 600 euroko isuna jarri dio, gidabaimeneko sei puntu kentzeaz gain.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Foruzaingoak Zaraitzuko 28 urteko emakume bat salatu du, 182 km/h-ko abiadura joateagatik (500 euro eta 6 puntu) eta hiru drogatan positibo emateagatik (1.000 euro eta 6 puntu).
Igande arratsaldean, 'Itzulera operazioan' foruzainak A-21 autobidean egiten ari ziren kontrol batean harrapatu zuten, Iruñea bidean.
Abiaduragatik jarritako zigorraren berri emateko geldiarazi zutenean, alkohol eta droga probak egin zizkioten. Foruzaingoak jakinarazitakoaren arabera, kalamua, anfetamina eta metanfetamina hartu zituela baieztatu zuten kontrolean.
Erea berean, Iruñeko gidari berri bat ere salatu du Foruzaingoak, 191 km/h-ko abiaduran harrapatu dutelako. 600 euroko isuna ez ezik, 6 puntu kendu dizkiote.
Nafarroako Foruzaingoak ateratako argazkia