Gizartea -
Pirateria Indikoan
Atunontzien segurtasun pribatuak 'trebakuntza militarra' jasoko du
2009rekin alderatuta, eraso saiakeren kopurua heren bat jaitsi dela eta bahiketak 44tik 31ra pasa direla azpimarratu du Carme Chacon ministroak.
Erredakzioa
Indikoan arrantzan dabiltzan atunontzietako armadoreei trebakuntza militarra eskainiko diela adierazi du Carme Chacon defentsa ministroak. Trebakuntza hori itsasontzietan dauden segurtasun agenteei zuzenduta dago.
Armadoreen ordezkariekin bildu ostean, segurtasun pribatuaren kontratazioa erabaki "positiboa" izan dela adierazi du. Orain, segurtasuna indartu nahi dute agenteei "instalazio hobe eta handigoak" eta "trebakuntza militarra" eskainiz.
Chaconen esanetan, segurtasun pribatua Europar Batasuneko Atalanta Operazioarekin eta NATOk Indiko inguruan duen misioarekin batera, oso emaitza positiboak eman ditu.
Horrela, 2009rekin alderatuz, eraso saiakerak heren bat jaitsi dira (170tik 120ra) eta bahiketak ere laurden bat gutxiago dira (44tik 31ra). 2010ean 134 pirata taldea desegin dituzte eta 1.200 pirata atxilotu.