Gizartea -
Metroan zihoala
'Eraso xenofobo ikaragarria' salatu du Bilbon emakume batek
Paraguaitarren elkarte batek salatu du erasoa. Antza, bi gaztek "jipoi izugarria" eman zioten emakume bati, lanerako bidean zegoenean, toki arazo baten eztabaida batengatik.
Erredakzioa
Guarani Tetagua paraguaitarren elkarteak emakume batek, Bilboko metroan zihoala, asteartean pairatu zuen eraso xenofoboa eta "jipoi izugarria" salatu egin du ohar batean. Erasoa tokien arazo baten eztabaida baten ostean gertatu zen, Bilboko Udaltzaingoan emakumeak jarritako salaketaren arabera.
Gertaera arratsaldeko 15:40etan izan zen. Lanerako bidean zegoela, Sarrikoko emakumeak bi gazteren irainak jasan zituen metroko geltokian bertan. Horrez gain, "jipoi ikaragarria" eman ziotela salatu dute.
Ordu horretan, geltokian "bidaiari asko" egon arren, emakumea inork ez zuela lagundu gaineratu dute.
Biktimak berak Bilboko Udaltzainei deitu zien metrotik, eta Moyuako geltokian polizia patruila batek emakumea lagundu egin zuen.