Gizartea -

Euskadi eta Kantabria

Elurra kentzeko makinek bi erkidegoetan lan egingo dute

Agustin Ibañez Gobernuak Kantabrian duen ordezkaria eta Amparo Lopez Gasteizko Exekutiboko Trafiko zuzendaria bildu dira, A-8 autobidean "zona ilunik" izatea saihesteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kantabrian eta Euskadin lan egiten duten elurra kentzeko makinak koordinatu egingo dituzte, denboraletan bi erkidegoen artean garbitu gabe geratzen diren zonarik ez izateko. Horrela, zirkulazioa ahalik eta azkarren normalizatu nahi dute.

Agustin Ibañez Gobernuak Kantabrian duen ordezkariak eta Amparo Lopez Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak bilera egin dute gaur, A-8 errepidean "zona ilunik" izatea saihesten saiatzeko.

Elurra kentzeko makinek erkidego bietako abiadura muga gainditu ahal izango dute elurra kentzeko; dena den, Kantabriako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez, A-8 errepideak era horretako larrialdi gutxi izaten ditu.

Hala ere, errepidea egoera onean egotearen garrantzia azpimarratu dute bilera horretan, izan ere, ibilgailu ugari igarotzen dira hortik egunero.

Erkidego biek lortutako akordioaren arabera, Kantabriako elurra kentzeko makinak Muskizeraino helduko dira, eta EAEkoak Ontoneraino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea