Gizartea -

Zientzia

Etxenike Europako Fisika Elkarteko ohorezko kide izendatu dute

Estatuan aitorpen hori lortu duen lehen zientzialaria da EHUko katedraduna, fisika esparruan egindako lanagatik.

Pedro Miguel Etxenikeren erretratua. Argazkia: EiTB
Pedro Miguel Etxenikeren erretratua. Argazkia: EiTB
Pedro Miguel Etxenikeren erretratua. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Fisika Elkarteak ohorezko kide izendatu du Pedro Miguel Etxenike zientzialari nafarra. Beraz, elkartea osatzen duten 20 ohorezko kideen zerrendan sartu da EHUko katedradun eta Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazioaren presidentea.

Besteak beste, hauek daude horien artean: zazpi Nobel saridun, Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseiluko bi zuzendari ohi, bi Asturiasko Printzesa saridun eta fisika munduko pertsona garrantzitsuak (Jocelyn Bell astrofisikaria, esaterako).

Estatuan aitorpen hori lortu duen lehen zientzialaria da Etxenike. Europako Fisika Elkarteak bere urteko bileran erabaki zuen merezimendua nafarrari ematea, fisika alorrean egin duen lana “bikaina” delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Zientzia albisteak Zientziaren hedapena