Gizartea -
Ezbeharra
Menorcan maleta batean aurkitutako hezurrak ume batenak dira
10 eta 13 urte arteko ume bati dagozkio Menorcan maleta baten barruan ustelduta aurkitutako gorpuzkiak. Gorpuak urte bat eta hiru urte bitartean zeraman maleta barruan.
Erredakzioa
Balear Uharteetako Poliziak jakinarazi duenez, baliteke asteazkenean Menorcan maleta baten barruan topatutako hezurrak 10 eta 13 urte arteko ume batenak izatea; haurraren gorpua maletaren barruan usteldu zen.
Lehen ikerketen ostean lortutako datuen arabera, gorpua urte bat eta hiru urte artean zeraman maletaren barruan; horretan, haurrentzako arropa (txandal bat, jeana fraka batzuk, bermuda batzuk eta elastiko bat), haur-komiki batzuk gazteleraz, kromo batzuk eta koloreetako lapitzak.
Maleta zuntz sintetikokoa da, tamaina handikoa eta gorria. Auzotar batzuek aurkitu zuten sasi batzuen atzean Binidaliko inguruetan. Oraingoz ez dakite zenbat denbora zeraman maleta hor, baina zenbait zulo zituen.
Hezurren azterketa Palmako Auzitegiko Institutu Anatomikoan egiten ari dira, baina oraindik ez dute zehaztu umearen adina, nortasuna eta heriotzaren nondik norakoak.