Gizartea -

Bizkaia

Punta Galean aurkitutako hilotza arrantza egitera atera zen gizon batena da

49 urte zituen eta Trapagaranen bizi zen. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ostiral goizean arrantza egitera atera zen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean Punta Galean, Getxon, aurkitutako hilotza Trapagarango 49 urteko gizon batena da. Guardia Zibilak aditzera eman duenez, arrantza egitera atera zen ostiral goizean.

Itsasoan flotatzen ari zen gizon baten hilotza ikusi zuten itsasontzi batetik ostiral arratsaldean, Punta Galeatik hurbil, Getxon (Bizkaia). Gurutze Gorriko eta Itsasoko Salbamendu taldeek atera zuten gorpua, Itsas Salbamenduko instalazioetara eraman eta hilotza jasotzeko.

Identifikazio ofiziala egin zain, badirudi biktima Trapagarango 49 urteko gizon bat dela. Ostiral goizean arrantza egitera atera zen, eta itzultzen ez zela ikusita, familiarteko batek eman zuen desagerpenaren abisua.

Uretatik atera ostean, gizonak ez zeraman ez telefono mugikorrik ez karterarik. Arrantza egitera ateratzeko erabilitako itsasontzia aurkitzen saiatzen ari da orain Guardia Zibila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo bideoak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Albisteak Aisia Euskadin Arrantza kanpaina azken ordukoa Kantauri itsasoa