Gizartea -

Manifestazioa

Ehiztarientzat 'errespetua' aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Ehiza-ekintza "legezkoa eta ingurugiroaren onerako" dela iritzita, milaka ehiztari manifestatu dira igande honetan.

Mnaifestazio jendetsuena Donostiakoa izan da. Argazkia: EFE
Mnaifestazio jendetsuena Donostiakoa izan da. Argazkia: EFE
Mnaifestazio jendetsuena Donostiakoa izan da. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagunek bat egin dute igande honetan Hego Euskal Herriko hiriburuetan Euskal Herriko Ehiztarien Federazioak deitutako manifestazioekin, ehiztarientzat "errespetua" eskatzeko eta ehiza-ekintza "legezkoa eta ingurugiroaren onerako" dela aldarrikatzeko.

Donostiako manifestazioan 10.000 lagun inguru izan dira, antolatzaileen arabera, 'Euskadin Ehiza Bai' lelopean. Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako iparraldeko ehiztariak bildu dira bertan. Hitzordua EAEko eta Gipuzkoako Ehiztarien Federazioek antolatu dute, Ehiza Jasangarria eta Biodibertsitatea Fundazioarekin, Pasapaloma plataformarekin, ArabaCaza ehiza-barrutiarekin eta 80 ehiza-elkarterekin batera.

Gainera, Enba nekazal-elkarteak, Armagile-Elkarteak eta Aralarreko artzainek martxa babestu dute. Espainiar Estatuko 50 udalerritan ere manifestazioak egin dituzte, Espainiako Ehiza Federazioak deituta.

27 urtetan Gipuzkoako hiriburuan ehiztariek egindako lehen mobilizazioa izan da gaurkoa. Jai-giroan egin dute eta, horren amaieran, Miguel Lazpiur Ehiza Jasangarria eta Biodibertsitatea Fundazioaren presidenteak agiria irakurri du. Sare sozialetan ehiztariek pairatzen dituzten "irainen eta mehatxuen amaiera" eskatu du, "ehizak, Euskadin egiten dugun moduan, ingurugiroa babesten laguntzen duelako, eta landa-guneetako ekonomia berpiztu".

Ehiztarien eskubidea aldarrikatu du, ehizan "askatasunez" jarraitzeko. Gainera, ehiztarien kezka batzuetako bat aipatu du, esaterako, Ulia mendiaren ehiza. "Auzitegi Gorenaren ebazpenek legezkoa dela ebatzi arren, auziak blokeatuta jarraitzen du", deitoratu du.

Hitzordua Bilbon

Bilbon ere ehunka ehiztari manifestatu dira, Arriaga Plazan, Bizkaiko eta Arabako ehiza-federazioek deituta, 'Ehizari bai. Bizimodua da' lemapean. Elkarretaratze zaratatsua egin dute, eta Javier Barona Bizkaiko Ehiza Federazioko presidenteak iragarri du ehiztarien aldarrikapenak helaraziko dizkiotela Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari.

Gasteizen eta Nafarroan ere ehizaren aldeko elkarretaratzeak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia argazkiak Iruñeko argazkiak EAE albisteak Gizartea Gasteiz berriak Albisteak Protestak gaur Ingurumena azken ordukoa Ehiza txikia azken ordukoa