• EU
  • ES
  • Albisteak
    • Politika
    • Ekonomia
    • Gizartea
    • Mundua
    • Kultura
    • Osasuna eta ongizatea
    • Teknologia
    • Zuzenean
    • Hauteskundeak
  • Kirolak
    • Futbola
    • Saskibaloia
    • Arrauna
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Kirol gehiago
    • Sailkapenak
    • Zuzenean
    • Euskal Selekzioa
  • Telebista
    • Programazioa
    • Saioak
    • Bideoak
    • ETB1
    • ETB2
    • Etb basque
  • Irratia
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EITB Euskal Kantak
    • Programazioa
    • Saioak
    • Audioak
    • EITBPodkast
  • Besteak
    • Gaztea
    • 3kluba
    • Kosmos
    • EITBPodkast
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Erabiltzaileak
    • Herriak eta hiriak
    • Bideoak
    • Audioak
    • Argazkiak
  • Zuzenean
  • Nahieran
  • EITB TALDEA
  • Politika
  • Ekonomia
  • Gizartea
  • Mundua
  • Kultura
  • Osasuna eta ongizatea
  • Teknologia
  • Zuzenean
  • Hauteskundeak

Gizartea -

Parrizidioa Nafarroan

48 urteko gizon batek ustez gurasoak hil eta bere buruaz beste egin du Erriberrin

Aita indarkeria zantzuekin hilda topatu dute. Ama larri zaurituta ospitalera eraman dute, baina handik gutxira zendu da. Foruzaingoak uste du semeak hil dituela.

Aita eta seme bat hilik topatu dituzte Erriberrin (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa
Senar-emazte batzuk eta haien semea hilik topatu dituzte Erriberrin (Nafarroa). Argazkia:  EFE
Aita eta seme bat hilik topatu dituzte Erriberrin (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa

1:33

Agentziak | Erredakzioa

publikatuta: 2018/04/18 18:58 (UTC+2)
azken eguneratzea: 2020/06/16 07:33 (UTC+2)
Whatsapp Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteka kopiatuta

48 urteko gizon batek ustez laurogei urtetik gorako gurasoak hil ditu Erriberrin (Nafarroa), eta ondoren bere buruaz beste egin du, ETBk jakitera eman duenez. Ondorioz, Foruzaingoa parrizidio posible bat bezala ikertzen ari da.

Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, gertakaria 18:00ak aldera jazo da Tafalla kalean. Aita "indarkeriaz" hil dute eta semeak bere buruaz beste egin omen du.

Bestalde, ama oso larri helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitalera, baina handik gutxira hil egin da, Foruzaingoak baieztatu duenez.

Tafallako eta Iruñeko foruzainak bertaratu dira. Zergatiak, dinamika eta inguruabarrak ikertzen ari dira, Tafallako guardiako epaitegiaren esanetara.

Helikopteroaz gain, Tafallako eta Erriberriko guardiako talde medikoak eta bi anbulantzia bidali ditu Nafarroako larrialdi zerbitzuak.

Andoni Lacarra Erriberriko alkatea: "Gertakariak atsekabe handia sortu du"

Gertakariak atsekabe handia sortu du Erriberrin; izan ere, bertako familia oso ezaguna zen. Andoni Lacarra alkatea krimena gertatu den urbanizaziora hurbildu da, "ahal den guztian familiari babesa emateko", azaldu duenez.

Tragediak herrian "atsekabe handia" sortu duela ziurtatu du alkateak. Lacarraren hitzetan, "Erriberri herri lasaia da; gertakari mota hauetara ez gaude batere ohituta, ezin dugu sinetsi".

Zer gertatu ote den galdetu diotenean, "ez dakite, ikertzen ari dira", adierazi du.

Orain familiaren "atsekabea errespetatu" behar dela azpimarratu du. "Dolumina adierazi, ez dut esateko beste ezer", gaineratu du.

Erlazionatutako edukiak

Gizon batek ustez gurasoak hil eta bere buruaz beste egin du Erriberrin

Gizon batek ustez gurasoak hil eta bere buruaz beste egin du Erriberrin

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Erriberri albisteak Nafarroako Foruzaingoa Erailketak albisteak Gurasoak  gaur
Bisitatuena
  • Albisteak
  • Kirolak
  • Kultura
  • Telebista
  • Irratia
    • Telebista:
    • Programazioa
    • Telebista Programak
    • Bideoak
    • Irratia:
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EiTB Euskal kantak
    • Programazioa
    • Irrati programak
    • Audios
    • Azken Albisteak:
    • Polilika albisteak
    • Ekonomia albisteak
    • Gizartea albisteak
    • Mundua albisteak
    • Bitxikeriak
    • Jendea
    • Teknologia
    • Kirolak:
    • Futbola
    • Emakumeen kirola
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Saskibaloia
    • Surfa
    • Arrauna
    • Motorra
    • Kirol gehiago
    • Kirola zuzenean
    • Kultura:
    • Musika
    • Zinema
    • Literatura
    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Gastronomia
    • Euskara
    • Zinemaldia
    • Multimedia:
    • Bideoak
    • Argazkiak
    • Audioak
    • Gaztea
    • 3 Kluba
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Zozketak doan
    • Loteria
    • Hauteskundeak
    • Parte hartu
    • Gai interesgarriak
    • Herriak eta hiriak
    • Nola ikusi eta entzun EiTB
    • Podcast
    • Prentsa Aretoa
Facebook Instagram Twitter Linkedin Telegram Youtube Rss Newsletterra
© 2023 EITB.
Pribatutasun Ataria Lege Oharra Cookien erabilera Cookien konfigurazioa Gardentasuna Kontaktua Web mapa
Entidad adherida a Confianza Online