Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon emakumeak jotzea egotzita
30 eta 33 urteko ustezko erasotzaileak Zizeruena eta Somera kaleetan atxilotu dituzte. Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko telefonoa: 900 840 111 - 016.
Erredakzioa
30 eta 33 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte Bilboko hiriburuan euren bikotekideak jotzea egotzita, Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Bilboko alde zaharreko Somera kalean jazo zen lehen atxiloketa igandean, 04:00etan. Sudurra odoletan zuen emakume batek inguruan zeuden udaltzainei laguntza eskatu zien.
Emakumeak kontatutakoaren arabera, bere bikotekideak burukada bat eman zion. Minutu gutxira, ustezko erasotzailea bertaratu zen eta atxilotu zuen. Emakumea Basurtuko ospitalera eraman zuten artatzera.
Atzo, igandean, beste gizonezko bat atxilotu zuten 10:00etan Zizeruena kalean bere emaztea kolpatzea leporatuta.
Eztabaidan ari zirela senarrak lepotik heldu ziola eta konketaren aurkako birritan jo zuela esan zien emakumeek agenteei, Gainera, eskuineko masailean ukabilkada bat eman zion. Osasun zerbitzuek emakumea bertan artatu zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko telefonoa: 900 840 111 - 016.