Gizartea -

Bosgarren epaiketaren zain

Donostiako bortxatzaileak 8 urteko kartzela-zigorra onartu du

Guztira 19 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote auzipetuari, 2007 eta 2008. urteetan bortxaketak eta ukituak egiteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako bortxatzaileak laugarren zigorra onartu du gaur. Hain zuzen, zortzi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote bortxaketa bat egin eta landu gabeko esmeralda batzuk lapurtzeagatik.

Halaber, sei urteko kartzela zigorra eta hamabi egunez non dagoen uneoro jakinarazteko betebeharra ezarri zioten atzo Ekuadorreko herritarrari, beste bortxaketa bat egiteagatik. Esloveniar ikasle bat bortxatu zuen, etxebizitza bateko igogailu batean.

Aurretik, bi urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten 18 urteko neska bati bularrak ukitzeagatik. 2008ko uztailean jazo zen erasoa.

Horrez gain, 2008ko irailean adingabe bat bortxatzen saiatu zen, kalean. Delitu horregatik hiru urteko kartzela-zigorra beteko du.

Bost eraso sexual egotzi dizkiotenez, bosgarren eta azken epaiketa baten zain dago auzipetua, baina oraindik ez dute horren data zehaztu

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea