Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emazte ohia bi egunez giltzapean egotera behartu du, Bilbon
Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, emazte ohiarengandik urruntzeko agindua urratzeagatik eta bi egunez etxean giltzapean izateagatik.
Erredakzioa
Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, emazte ohiarengandik urruntzeko agindua urratzeagatik eta emakumea bi egunez bere etxean giltzapean edukitzeagatik.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, gizona lo gelditu zela ikustean, emakumeak poliziari deitzea lortu zuen. Berehala, polizia etxean sartu eta gizona atxilotu egin zuen.
Hala ere, etxetik irteten saiatu zen eta indar egin zuen ertzainen kontra, baina poliziek atxilotzea lortu egin zuten.
Bestalde, 22 urteko gazte bat atxilotu dute bart Barakaldon, bikotekidea jotzea leporatuta. Ertzaintza tokira heldu denean, emakumeak zauriak izan ditu aurpegian.