Gizartea -
Eusko Jaurlaritza
Espalazio Iturria 2015erako eraikiko dute Leioako Parke Zientifikoan
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren artean finantzatuko dute neutroien zentroa. Guztira 180 milioi euroko kostua izango du, eta Gobernu bakoitzak 90 milioi euro jarriko ditu.
Erredakzioa
Leioako Parke Zientifikoan egingo duten Espalazio bidezko Neutroien Iturria 2015. urterako eraikita egongo da, Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez. Lanak datorren urteko urtarrilean hasiko dira eta lau bat urte beharko dituzte Goi Mailako azpiegitura hau amaitzeko.
Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren artean finantzatuko dute neutroien zentroa. Guztira 180 milioi euroko kostua izango du, eta Gobernu bakoitzak 90 milioi euro jarriko ditu.
Estatuaren kasuan ekarpenak 2015. urtera arte egingo ditu. Euskal ordainketak, aldiz, 2022. urtera arte iraungo du.
Gaur, Gobernu Bilerak Espalazio iturria eraiki, hornitu eta ustiatzen laguntzeko Zientzia eta Berriztapen Ministerioarekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena eman du.
Joan den 2009ko ekainaren 10ean Espainiako Gobernuak eta Suediakoak akordio bat izenpetu zuten. Akordio horren arabera, bi egoitza izango dituen proiektu bakar gisa garatuko da European Spallation Source: nagusia Lund-en eta Bilbon bestea. Espalazio bidezko Neutroien Iturri Europarraren egoitza Bilbon kokatzeko eta aurkezteko lan egin zen aldiaren eta azpiegitura hori Lund-en kokatzea erabaki ondoren, instalazio zientifiko berezi bat (ICTS) diseinatu, eraiki eta lehen aldiz Euskal Autonomia Erkidegoan martxan jartzeko prozesua negoziatu eta onartzeko aprobetxatu dute euskal administrazioak eta administrazio espainolak azken urte eta erdia.