Gizartea -
Trafikoa
Errei bat zabaldu dute N-634 errepidean, Getaria eta Zarautz artean
Bidea atzo itxi behar izan zuten, luizi baten ondorioz.
Agentziak | Erredakzioa
N-634 errepideko errei bat zabaldu dute gaur, Getaria eta Zarautz (Gipuzkoa) artean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Kostaldetik doan bidea atzo itxi behar izan zuten, luizi baten ondorioz.
Erreia gauerdian zabaldu dute, eta zirkulazioa txandaka bideratzen ari dira.
Lur-jausia asteazken goizaldean gertatu zen, 03:30 aldera, 21. kilometroan.
Luiziaren ondorioz, errepidea guztiz zarratu behar izan zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea