Gizartea -

Emakunderen txostena

Gizonek urtean emakumeek baino 7.000 euro irabazten dituzte

Emakundek aurkeztutako txostenaren arabera, pobrezian edo bazterturik dauden pertsonen % 83 emakumeak dira Euskadin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan pobrezian edo bazterturik dauden pertsonen %82,9 emakumeak direla ohartarazi du Emakundek. "Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko datuak" izeneko txostena aurkeztu dute gaur goizean.

Dokumentuaren arabera, Euskadin, gizon bakoitzeko lau emakume bizi dira pobrezian edo bazterturik. Datuak ikusita, hainbat alorretan gizon eta emakumeen artean dagoen ezberdintasunaz ohartarazteko kanpaina bat jarri du abian Emakundek.

Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak azaldu duenez, gizonek urtean emakumeek baino 7.140 euro gehiagoko soldata dute, batez ere zerbitzu alorrean. Egunero etxeko lanetan eta zaintzan gizonek baino 2 ordu eta 23 minutu gehiago ematen dituzte.

Gainera, egiaztatu dutenez, emakume bat bakarrik bizi den familien ia erdiak txirotasuneko arrisku egoeran edo ongizaterik gabe daude.

Ikerketaren arabera, urteko batezbesteko 15.000 euro baino gutxiagoko errenta duten emakumeak % 63,7 dira, gizonen artean % 30ra iristen ez diren bitartean.

Errealitate hau salatzeko, Emakundek "Zifrek ez dute engainatzen" kanpaina abian jarri du, abenduaren 19ra arte ETB-1 eta ETB-2an emango dituzten iragarkien bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea