Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Sestaon bikotekidea eta semeak jotzea egotzita

Emakumea bere etxean eta kalean jo eta gero, gizonak bere seme-alabak lagun baten etxera eraman zituen. Hiru haurretatik bik zauriak zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko gizona atxilotu zuten atzo iluntzean Sestaon bikotekidea eta 1, 2 eta 5 urteko seme-alabak jotzea egotzita. Haurrak lagun baten etxera eraman zituen amaren baimenik gabe.

Herrizaingo Sailaren arabera, atxilotuak Sestaon zuen etxean jo zuen bikotekidea eta, emakumeak ihes egin ondoren, kaletik jarraitu, eta berriz ere kolpatu zuen La Iberia etorbidean. Udaleko langile batzuek emakumea lagundu zuten eta ustezko erasotzaileak alde egin zuen. Ondoren, udaltzainek etxera lagundu zuten emakumea, eta orduan ikusi zuen haurrak ez zeudela bertan.

Ertzaintzak iluntzeko bederatziak eta laurdenetan aurkitu zituen umeak gizonaren lagun baten etxean. Berehala, aita atxilotu zuten. Hiru haurretatik bik zauriak zituzten eta Gurutzetako Ospitalera eraman zituzten amarekin batera.

Gizona 2009an atxilotu zuten antzeko gertakari bat zela eta. Emakumeen aurkako delitua, urruntzeko agindua haustea eta legez kanpoko atxiloketa egotzita Barakaldoko Emakumearen Aurkako Epaitegiaren esku utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea