Gizartea -
SUTEA
Sutea izan da Lekeitioko egur biltegi batean
Dirudienez, sua 07:00etan piztu da, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, eta suhiltzaileak bertaratu dira itzaltzera.
EiTB.EUS
Sutea izan da astelehen honetan egur biltegi batean Lekeition (Bizkaia), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ez da inor zauritu, eta ez du kalterik eragin inguruko eraikinetan.
Sua industria-nabe batean izan da, Maderas de Lekeitio enpresaren pabiloi batean. Gaur egun ez dago aktibo, baina egurrak zeuden barruan, eta sua piztu da 07:00etan, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Herritar batek deitu du 112 zerbitzura, sua ikusi bezain pronto.
Pabiloia Santa Katalina itsasargiaren ondoan dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea