Gizartea -

Mendebaldeko Sahara

Kongresuak aho batez gaitzetsi du Aaiunen gertatutakoa

Testuan, Fronte Polisarioarekin harremanak estutzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak aho batez onartu du gaur Aaiunen (Mendebaldeko Sahara) gertutako istiluak gaitzesteko adierazpen bat.

Eztabaida IU-ICV taldeak Gobernuari egindako eskaera batetik etorri da.

Onartutako testuak Marokoko agintariei "kezka" adierateko eskatzen dio Jose Luis Rodriguez Zapateroren Exekutiboari, Mendebaldeko Saharan jazotako giza eskubideen "urraketak" direla eta, eta Fronte Polisarioarekin harremanak "indartzeko eta sakontzeko" ere.

Halaber, lurraldea "deskolonizatzearen" eta autodeterminazioaren alde egiten du. Horrenbestez, nazioarteari esku-hartzeko exijitzen dio, batik bat Mendebaldeko Sahararen Lagunen Taldeari.

Hainbat ekintzaile, kanporatuta

Saioko bozketen txandan, Sahararen aldeko hamar ekintzaile inguru kanporatu egin ditu Jose Bono Ganberako presidenteak, oihuka hasi baitira.

Kanporatutakoen artean Willi Toledo aktore ezaguna dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea