Gizartea -
Open Data Euskadi
Open Data Euskadik Gerra Zibilean desagertutakoen zerrenda atera du
Euskadiko Hobien Mapa eta Gerra Zibilean eta frankismoan desagertu ziren pertsonen zerrenda sartu ditu jendaurrean eskaintzen dituen datuen artean.
Erredakzioa
Open Data Euskadik Euskadiko Hobien Mapa eta Gerra Zibilean eta frankismoan desagertu ziren pertsonen zerrenda ezagutzera ematen du.
Hobien Mapak berrogeita hamar hobi komun baino gehiago kokatuta dauden lurrei buruzko informazio zehatza eskaintzen du eta hobi horien kokapenari, ezaugarriei eta aurretiazko zein gorpuak hobitik ateratzeko txostenei buruzko datuak jasotzen ditu.
Gerra Zibilean eta diktadura frankistaren garaian Euskadin hil edo desagertu ziren biktimen zerrendaren helburua biktima horiek aintzat hartzea da. Horrez gain, oroimen historikoa berreskuratzea du helburu, askatasunaren eta balio demokratikoen alde borrokatu zutenak inguratzen dituen isiltasuna bukatu dadin.
Izen-abizenak, bizilekua eta hilketaren lekua, data eta modua kontsulta daitezke, formatu desberdinetan (xml, excel eta csv). Fusilatu eta/edo desagertutako pertsonen zerrendak, bere aldetik, dagoeneko 8.560 izen ditu (7.336 Euskal Autonomia Erkidegokoak).