Gizartea -

Nafarroa

Gorpu bat aurkitu dute Ebro ibaian, Sartagudan

Baliteke hildakoa duela hilabete Lodosan zirkulazio istripu baten ondorioz desagertutakoa izatea.

Argazkia: @policiaforal_na
Argazkia: @policiaforal_na
Argazkia: @policiaforal_na

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak hilotz bat aurkitu du Ebro ibaian, Sartaguda (Nafarroa) parean. Antza denez, baliteke hildakoa duela hilabete Lodosan zirkulazio istripu baten ondorioz desagertu zen gizonezkoa izatea.

Apirilaren 5ean, Senegalgo bi pertsona zeramatzan auto bat Ebro ibaira erori zen. Kopilotuak ateratzea lortu zuen, baina gidariak ez, eta desagertuta dago harrezkero.

Hurrengo egunetan, ibilgailua topatu zuten, baina ezin izan ziren barruan sartu, oso sakon zegoelako. Gainera, urak handituta eta indartuta zetozen euriteen ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Lodosa Albisteak Ibaiak