Gizartea -
Klima-aldaketa
2001-2010 hamarkada, inoizko beroena
Bestalde, 2010. urtea "ziur asko" historiako urterik beroena izan daitekeela uste du Munduko Meteorologia Erakundeak.
Erredakzioa
2001. urtetik 2010erako hamarkadak "bero-markak hautsi" ditu, izan ere, erregistratutako hamarkadarik beroena izan da, adierazi du gaur Michel Jarraud Munduko Meteorologia Erakundeko (MME) idazkari nagusiak.
Bestalde, datorren otsailean neurtuko diren abenduko behin betiko datuen zain dauden bitartean, 2010. urtea "ziur asko" historiako urterik beroena izan daitekeela uste dute, 1998 eta 2005 urteak baino gehiago, MMEren datuen arabera. Munduko Meteorologia Erakundea Nazio Batuen Erakundearen menpe dagoen agentzia da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea