Gizartea -
Buber sariak
'Nick dut nik', garailetako bat 2010eko Buber sarietan
Buber sarien zortzigarren edizioa hartu du Vitoria-Gasteizko Europa Jauregiak, 2010eko euskal web onenak saritzeko, eta arrakasta handia izan dute bai bertaraturikoen bai internauten artean.
Erredakzioa
Epaimahaiak 24 web finalisten artetik honako irabazle hauek aukeratu ditu: Nick dut nik (blog korporatiborik onena), judithjauregui.com (blog edo orrialde pertsonal onena), softwarelibre.deusto.es (software librea ondoen sustatzen duen weba), euskaljakintza.com (euskara ondoen sustatzen duen weba), funcionaparatodos.com (web-orririk erabilgarriena eta erabilerrazena), carniceriadebarrio.com (merkataritza elektronikoko web-orririk onena), gipuzkoakomuseoak.net (hiritarrentzako zerbitzuen web-orririk onena), eta gipuzkoamendizmendi.net (web-berrikuntzari saria).
Ekitaldira 200 pertsona baino gehiago inguratu dira, eta horien artean zeuden epaimahaiko kideak: Iñaki Lakarra, Serafín Olcoz, Hernando Lacalle, Enrique Martín, Gorka Palazio, Eneko Knörr, Esteban Elorriaga, Félix Iturbe, Iker Sagasti eta Ana Malagón. Horiei guztiei, baita txostengileei ere, txikito-edalontziz eta ardo-botilaz osaturiko sorta oparitu die antolakuntzak.
Sari-banaketaz gain, dagoeneko ezaguna egin den Datorrena 2011 ere burutu da. Aurten teknologia berrien inguruko sei adituk Interneten etorkizunari buruzko beren ikuspuntuak eman dituzte. Txostengileak Mikel Irizar (Softec-Internetekoa), Jorge de la Herrán (Agoranetekoa), Lontzo Sainz (EITBkoa), Javier Pérez Agote (Digital, 5ekoa), José María Martínez Burgos eta Pedro Alberto González (Datuak Babesteko Euskal Bulegokoak) izan dira.
2010eko edizio honetan, internautek aurretiko hautaketa bat egin dute, 1.100 botazioren bitartez, eta aurkezturiko 300 webetatik 24 finalista aukeratu dituzte.
8 irabazle horiez gain, edizio honek berritasun bat izan du:&' || 'nbsp; Internet&' || 'amp;Euskadi Elkarteak emaniko Ohorezko saria. Horrek kausa handi baten alde borrokatzen diren pertsonak saritzen ditu, esaterako, gaixotasun arraroen aurkako ikerketak hedatzeko eta garatzeko ekimenen alde egiten dutenak.
Aukera horretan saria bi proposamen paregaberi eman zaie. Batetik, bihotzetik, gurasoek seme/alabarekiko duten maitasunetik eta horrek musikarekin duen lotura estutik, irtendako ekimen batentzat izan da saria. Hain zuzen, Mikel Renteria buru izan duen Walk On Project proiektuari buruz ari gatzaizkizue, eta haren walkonproject.org web-orriaz. Bestetik, omenduaren zailtasun fisikoak gorabehera, bizitzaz beteriko beste proiektu bat saritu da. Saria Mikel Truebarentzat izan da, bere blogs.vidasolidaria.com/mikelon/posts blogagatik.
''Nick dut nik'', garaile
"Nick dut nik" ETBko telebista programaren webgunea garaile izan da 2010eko Buber sarien zortzigarren edizioan.Euskadiko Internet proiektuen inguruko saioaren orrialdea Blogkorporatibo onenaren atalean lehiatu da beste laurekin batera (automationintheworld.com, rediles.com, codesyntax.com y pandalabs.pandasecurity.com).