Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Bi zauritu Kanpezun, auto-istripuan

Gidariak autoaren barruan harrapatuta geratu dira. Zaurituetako bat egoera larrian eraman behar izan dute helikopteroz Txagorritxu Ospitalera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira gaur Kanpezun, bi autok talka egin ostean. Ezbeharra A-132 errepidean izan da, Kanpezu herriaren parean. Suhiltzaileek bertaratu behar izan dute bi gidariak autoaren barruan harrapatuta geratu direlako.

Zaurituetako bat egoera larrian eraman dute helikopteroz Txagorritxu Ospitalera. Bestea aldiz, Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dute anbulantzian.

Istripua goizeko bederatziak laurden gutxiagotan izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Albisteak Arabako Mendialdeko Kuadrilla