Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
23 urteko gazte batek bikotekide ohia hil du
Gertaera eguerdian izan da Alacanteko Catral udalerrian. Bikote zirenean ustezko erasotzailea eta biktima bertan bizi ziren.
Erredakzioa
Urteko gazte batek neskalaguna izandakoa hil du biak bikote zirenean bizi ziren etxebizitzan, Alacanteko Catral udalerrian. Gazteak urruntze-agindua zuen.
Hildako neskak 23 urte zituen eta bikotekide ohiak, ustez arma zuri bat erabilita, egindako erasoaren ondorioz hil da.
Gertakizuna eguerdian izan da, Catraleko etxebizitza batean, biak bikote zirenean batera bizi ziren lekuan, hain zuzen. Guardia Zibila bertara joan da eta erasotzailea atxilotu du. Gazteak urruntze-agindua zuen iragan abuztutik.
Erabaki hori abuztuan bertan egindako epaiketa batean hartu zuten, gaur hildako neskak salaketa bat aurkeztu izanaren ondorioz.