Gizartea -

TRAFIKOA

N-240 errepidea ireki dute Usansolon, kamioi batek su hartu ostean

08:35ean gertatu da, kamioiak izandako matxura bat tarteko. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek su hartu du Usansolon eta, ondorioz, N-240 errepidea erabat itxi dute bi norabideetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

08:35ean gertatu da, antza denez, kamioiak izandako matxura bat tarteko. Errepidea itxi dute harik eta bidea garbitu eta ibilgailua erretiratu arte.

Itxieraren eraginez, auto-ilara luzeak sortu dira.

Dena den, errepidea 10:00ak baino minutu batzuk lehenago ireki dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Galdakao berriak Gizartea bideoak Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea A8 autobidea gaur