Gizartea -

Istripua Araban

77 urteko gizon bat hil da Kuartangon, auto bat errepidetik atera eta iraulita

Ezbeharra 17:15 aldera gertatu da AP-68 autobidean. Hildakoa kantabriarra zen.

Volkswagen Tiguan autoa ezbeharra izan ondoren, Kuartangon (Araba). Argazkia: Arabako suhiltzaileak
Volkswagen Tiguan autoa ezbeharra izan ondoren, Kuartangon (Araba). Argazkia: Arabako suhiltzaileak
Volkswagen Tiguan autoa ezbeharra izan ondoren, Kuartangon (Araba). Argazkia: Arabako suhiltzaileak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

77 urteko gizon bat hil da arratsaldean, Kuartangon (Araba), Bilboko noranzkoan zihoan auto bat errepidetik atera eta irauli ondoren, AP-68 autobidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 17:15 aldera gertatu da. AP-68 autobidetik zihoan Volkswagen Tiguan auto bat errepidetik atera eta irauli egin da.

Istripuaren ondorioz, 68 urteko gidaria eta 77 urteko gizona zauritu dira.

Larrialdi Zerbitzuak bertaratu dira, eta bi biktimak artatu dituzte. Ondoren, Gasteizko Txagorritxu eta Santiago ospitaletara eraman behar izan dituzte, hurrenez hurren.

Gutxi geroago, Santiago Ospitaleko arduradunek 77 urteko gizonaren heriotza baieztatu dute. Hildakoa Santanderrekoa zen.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertakari tragikoaren inguruabarrak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Albisteak AP-68 autobidea