Gizartea -

Loiuko aireportua

Hiru hegaldi bideratu behar izan dituzte, haizetearen ondorioz, Loiun

Munich, Madril eta Bartzelonatik zetozen hegazkinek ezin izan dute Loiun lurreratu eta Madril, Santander eta Zaragozako aireportuetara bideratu dituzte, hurrenez hurren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haizearen ondorioz, Munichetik Loiura zihoan hegaldia Madrilera bideratu behar izan dute eta Bilbao-Munich hegaldia, berriz, bertan behera geratu da, AENAko iturriek jakitera eman dutenez.

Goizean beste bi hegazkin izan dira Loiun lurreratzerik izan ez dutenak: Madril eta Bartzelonatik etorritakoak, hain zuzen ere. Madrileko hegaldia Santanderrera bideratu dute eta Bartzelonakoa, Zaragozara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea